Haur-parkeak estaltzeko proiektuak azaltzeko bilerak

0

Intxaurrondo, Gros eta Amara Berrin egingo dira Partaidetzazko Aurrekontuetan bozkatuenak izan ziren proiektuak

Bi urtean behin, Partaidetzazko Aurrekontuen bidez, donostiarrek hiria hobetzeko proiektuak plantea ditzakete, eta proposamen bozkatuenak hurrengo urteetako udal-aurrekontuetan sartzen dira.

Herritarrek aukeratutako proiektuak (bai Ekialdeko Barrutian, bai hiriko gainerako barrutian) izapidetze-prozesuan aurrera egiten ari dira, eta aste hauetan hainbat bilera antolatu dira haur-parkeen estaldurekin lotutakoen diseinuak azaltzeko eta familiek eta bizilagunek zalantzak argitzeko eta proiektua hobetzeko proposamenak egiteko.

  • Abenduak 10, asteartea, bilera Intxaurrondo Kultur etxean

GAIA: Intxaurrondoko Sagastieder haur parkearen estaldura

  • Abenduaren 11n, asteazkena, bilera Zuhaizti Ikastetxe Publikoan (Aldakoenea 1)

GAIA: Groseko Zuberoa plazako haur parkearen estaldura

  • Abenduaren 18an, asteazkena, bilera Olaeta plazako Amara Berri ikastetxe publikoan

GAIA: Olaeta plazako haur parkearen estaldura

Bilera guztiak 18:30ean izango dira.

Loiolako Erriberan hainbat bilera egin dira jada gai berarekin.