Sprilurrek eraikin berri bat eraiki du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean

0

Ortuellako Ballonti poligonoak 46.961 metro karratuko azalera gordina du, eta sei industria-partzela ditu, lau fasetan eraikitako 20.497 metro karratuko pabiloiekin.

  

Sprilur, Spri Taldean integratuta eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikita dago, eta joan den urrian, 1.633 metro karratuko industria-eraikin berri bat eraikitzeko obrak egiten hasi zen Ortuellako Ballonti poligonoan.   Eusko Jaurlaritzaren lurzorua kudeatzeko sozietateak Ezkerraldeko industrialde horretan duen 2.258 metro karratuko gehieneko eraikigarritasuneko azken partzela (A) da eta, obrak amaitu ondoren, poligonoaren azalera eraikigarri osoa agortuta izango du Sprilurrek.

Industria-eraikin berriak urbanizazio-proiektuaren hasierako fasean egikaritutako hiri-zerbitzu guztiak aprobetxatu ditu eta, beraz, ibilgailuentzako sarbidea, euri-urak eta ur beltzak husteko sarea, ur-, energia- eta kable bidezko telekomunikazio-hornidurak ditu. Eraikuntza-proiektuari dagokionez, Sprilur-ek azken eraikin horren eraikuntza diseinatu du, 10 tonako garabi-zubi baten instalazioa txertatuz, bai eta zamalanetako bi kai egokitu ere, pabiloiaren barruan kamioi artikulatuak hartzea eska dezakeen jarduera bat kokatzeko.

Eraikuntza-eredua eraikuntza-soiltasunean eta kostuen optimizazioan oinarrituta planteatu da, eta 18,75 x 58 m-ko eta 10 metroko altuera libreko pabiloi garbi gisa egituratu da, barne-mugikortasunerako nahikoa leku behar duten jardueretarako. Eraikuntza-aprobetxamenduak aukera ematen du pabiloia optimizatzeko, 49,45 metro karratuko solairuartea gehituz. Halaber, eraikinak erraztu egiten du kamioi artikulatuek kaian deskargatzea, furgonetak bidaltzea eta prestatu litezkeen kudeaketa eta administrazioko beste gune batzuetara langileak eta pertsonak sartzea.

Fatxadetan, estalkian eta egituran aurreikusitako materialak bat datoz eraikin logistiko eta industrialetarako erabiltzen diren estandarrekin. Eraikuntzarako aukeratutako elementuak, nagusiki, pieza aurrefabrikatuak, jasangarriak eta birziklagarriak dira, ingurumeneko jardunbide egokiko protokoloa kontuan hartuz. Eraikinak eguzki-energia aprobetxatzen duten espazioak ditu fatxadaren gainean, argiztapen handiagoa behar duten eremuetarako. Estalkiak, bestalde, sabai-leihoak ditu goitikako argitasuna aprobetxatzeko eta, gainera, aukera ematen du panel fotovoltaikoak instalatzeko.

Sprilur 2019an hasi zen Ortuellako Ballonti poligonoak dituen 46.961 metro karratuko azaleraren hirigintza-garapena egiten. Lehen fasean, urbanizazio-obrak egin ziren eta industrialdea zerbitzu-azpiegiturez hornitu zen. Ondorioz, 20.497 metro karratu eraikigarriko sei industria-partzela sortu ziren. Aldi berean, Sprilurrek tamaina handieneko bi partzelatan (6.832 metro karratu) eraiki zuen eta, ondoren, espazioen eskariaren eta okupazio-mailaren arabera, lurzorua kudeatzeko sozietateak industria-eraikin berriak proiektatu eta eraiki ditu lau fasetan, poligonoaren azalera eraikigarri osoa bete arte.

Ezkerraldea: erabiltzen ez diren industria-guneak leheneratzeko xede-zona

Sprilur Taldea Ezkerraldearen garapen eta hazkunde industrialarekin lotuta egon da 80ko hamarkadatik. Eskualde horretan egindako esku-hartzeari esker, Ortuellako (Granada), Portugaleteko (Ballonti I), Muskizko (Santelices) eta Abanto-Zierbenako (El Campillo) enpresa-eremuetan 415.000 m² inguruko lurzorua sustatu eta kudeatu ahal izan zen. EAEko beste eskualde batzuen artean, siderurgia eta ontzigintza bezalako sektore tradizionalen birmoldaketa industrialak eraldaketa-prozesu bati ekiteko premia baldintzatu du, EAEko beste eskualde batzuen artean, Ezkerraldearen eta Meatzaldearen hiri-berroneratze eta suspertze ekonomikoaren ikuspegitik.

Alde horretatik, Sprilur zeregin garrantzitsua betetzen ari da erabiltzen ez diren industria-gune zaharrak biziberritzen eta eraldatzen, kutsatutako lurzoruak lehengoratzen eta zaharkitutako azpiegiturei balioa ematen Barakaldon (Burtzeña), Sestaon (Ibarzaharra) eta Santurtzin (Uli etxea). Datu aipagarri gisa, Ezkerraldean eta Enkarterrin, sozietatea 700.000 metro karratu partzela eta birmoldatzen, birgaitzen eta eraldatzen ari diren eraikinen 50.000 metro karratu baino gehiago ari da kudeatzen, proiektu traktoreak instalatzea eta eskualderako enpresa-ekimenak erakartzea ahalbidetzeko. Jarduketa horiek Eskualdeko Plan Estrategikoen (EPE) barruan sartzen dira. Plan horiek, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiekin eta EAEko Udalekin batera, Lehentasunezko Jarduera Eremu gisa identifikatutakoetan garapen ekonomiko, jasangarri eta soziala ahalbidetuko duten proiektu eta ekimen bultzatzaile gisa ari da jorratzen.