Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Kontxi Claverrek, Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotziak, astelehen eguerdi honetan bisitatu dute Gabonetako Azoka, aurten ere Erripako kaian dagoena.
Paseoan zehar, aukera izan dute aurten merkatuko eskaintza komertziala osatzen duten 26 postuetako merkatariekin sentsazioak partekatzeko eta gozatzeko. Era berean, gaur, astelehena, Juan Mari Aburto eta Kontxi Claver solasean aritu dira abenduaren 5ean ateak ireki zituzten eta urtarrilaren 5era arte irekita egongo diren etxoletara hurbildu diren pertsonekin.
“Funtsezkoa da Gabonetan hiriko tokiko merkataritzari babesa erakustea, eta azoka hau lagungarria zaigu bilbotarrei, baita egunotan Bilbora hurbiltzen diren turistei ere, Gabonetako kontsumo-produktuen eskaintza modu berezian hurbiltzeko”, adierazi du alkateak.
Hauek dira bisitatu dituzten saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.
Udalak antolatzen eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren baitan, Gabonetako Azokak, iaz baino bost etxola gehiago dituenak, eskaintza zabala du: jatekoak, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak…