Talde zuri-gorriak 0-3 irabazi zuen DANAren kaltedunen aldeko neurketa benefikoan
Athletic Clubek 0-3 irabazi zion Getxoko Arenasi igande goizean, Getxoko taldeak DANAren gertakari natural tragikoak kaltetutakoen alde antolatu zuen neurketa benefikoa zela eta.
Javi Casasek, Ander Lafuentek eta Aitor Ramosek egin zituzten garaipenaren golak.
Talde zuri-gorriaren deialdian Raul Garcia eta Mikel Balenziaga nabarmentzen ziren. Hau izan zen Rafa Dehesak Getxoko partidarako aurkeztu zuen deialdia: Asier Abad, Dani de Pablos, Alex Quintanilla, Xabier Ormazabal, Eleder Acedo, Goio Soria, Roberto Urizar, Borja Basagoiti, Mikel Balenziaga, Javi Casas, David de Paula, Xabi Ceballos, Alfonso Valin, Joseba Garmendia, Anton Olondo, Ibon Gutierrez, Ander Lafuente, Aitor Ramos, Joseba Arriaga, Raul Garcia eta Mario Sanchez.