Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2024. urtean zehar Nafarroako errepide sareko 174 kilometroetan zoruak berritu eta kontserbatu ditu. Jarduketa horiek 20.190.912 euroko inbertsioa dute guztira, eta kontserbazio integraleko zazpi barrutietako lanak hartzen dituzte: Agoitz, Lizarra, Irurtzun, Mugairi, Iruñea, Tafalla eta Tutera. Jarduketa horiek foru errepideen erosotasuna, segurtasuna eta bideak hobetu dituzte.