Egun hauetan Danborradarekin zerikusia duten esaldi ikonikoak erakutsiko dituzte
San Sebastian eguna dela eta, herriko saltokiak euren erakusleihoak eta hiriko kaleak girotzen eta apaintzen hasi dira egun hauetan. Eta aurten ere egingo dute San Sebastián Shopsek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Tokiko Ekonomia eta Enpleguko zinegotzigoak sustatutako «Gure Donostia» proiektuaren eskutik.
Ekimenaren helburua da Danborradari lotutako esaldi ikonikoak erakustea dendetan eta erakusleihoetan, ospakizun paregabe horren espiritua eta tradizioa jasotzeko. «Beti pozez, beti alai» edo «Donostia bat bakarra munduan» dira modu deigarrian inprimatuta ikusiko ditugun adibideetako batzuk biniloen bitartez, eta jai-giroko apaingarri izateaz gain, donostiarren artean pertenentzia zentzua ere eragiten dute.
Edizio honetan hiriko 300 saltokik hartuko dute parte. Arrakasta handia izan du, 2025eko edizioan 120 izan baitziren parte hartu zutenak.
Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarentzat, «Donostiako merkatariek hiriarekiko eta jaiarekiko duten harrotasuna erakusteko modu bat da, hiria janzteaz gain. Ekimenak harrera bikaina izan du, eta horrek agerian uzten du Donostiako merkataritzak ospakizun honekin duen inplikazioa».
Aurten, nobedade bezala, merkatariek kolore gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute binilo hauentzat, zehazki urdina, zuria, horia, arrosa eta laranja, Euskaraldiaren ospakizunarekin eta bere irudi berri eta koloretsuarekin bat eginez.