Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak ADIFeko presidente Pedro Marcori Nafarroako Gobernuaren lehentasunen berri eman dio Nafarroako AHTren trenbide-korridorearen garapenean. Hala, Madrilen egindako topaketa batean, non Nafarroako Gobernuko Herri Lan eta Azpiegituretako eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko zuzendari nagusiek eta ADIFeko Trenbide Sektoreko zuzendari nagusiak eta Trenbide Plangintzako zuzendariorde nagusiak ere parte hartu zuten, AHTak Foru Komunitatearentzat duen “balio estrategikoa” berretsi da.