Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak eta Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kameren kontrol-zentro berria aurkeztu dute gaur goizean. Ospitalegunearen segurtasuna indartzea du helburu zentro horrek. Milioi bat euro baino gehiagoko zenbatekoarekin, 224 kamera berri instalatu dira barrutian zehar, lehendik zeuden 141 kamerei gehituta, eta hainbat eraikinetan sartzeko kontrolak jarri dira, besteak beste.