‘Transport Ticketing Award’ sarirako izendatu dute ‘2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren’ kategorian
Sarietarako izendapena
Dbus “Transport Ticketing Award” sarirako izendatu dute “2025eko ticketing sistema adimendunik onenaren” kategorian (eguneko 200.000 bidaia baino gutxiagorako). Sariak ordainketa moduetan munduko garraio enpresa berritzaileenak aitortzen ditu. Nazioartean ospe handia duen aitortza da, eta garraioa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak egitearen alde bikain ari diren garraio publikoko operadoreen lana azpimarratzen du. Dbusez gain, zazpi izendatuen artean Zipre, Filipinak, Australia, Britainia Handia, Gales eta Txekiar Errepublikako garraio enpresak daude.
Dbus sari hauetan aitortua izan da lehen ere, bai inplementatutako teknologikoengatik, bai bere ordainketa sistemengatik. 2023an, Dbus “Garraio Enpresa Berritzaileena”ren kategorian izan zen finalista. Oraingoan, erakunde antolatzaileak Londresen jakinaraziko du zein den zazpi finalistetako irabazlea datorren martxoaren 4an.
Ordainketa sistemetan hobekuntzak
Ticketing sisteman ezarri dituen jarduketa ugariri esker aukeratu dute Dbus. Jarduketa horien artean nabarmentzen da autobuseko txartela QR kodearen bidez ordaintzeko aukera. Neurria 2023. urtearen amaieran jarri zen abian, eta Dbuseko aplikazioaren bidez eguneko eta gaueko bidaia bakarreko txartelak eta 24 eta 48 orduz balio duten txartelak erosteko aukera ematen du.
Dbusek aukera ematen du, halaber, ordainketak modu hauetan egiteko:
- Txartela Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin
- Kontakturik gabeko banku txartelekin
- Lotutako gailu digitalekin ordaintzeko
Era berean, beste jarduketa azpimarragarri bat izan da ticketing datuetan oinarrituta erabiltzaileen jatorria-helmuga matrizea kalkulatzeko eta zerbitzua ematen ari den autobus bakoitzaren denbora errealeko okupazioa zenbatesteko ezarri den sistema. Baloratu da, halaber, sentsoreen bidez geltokietan autobusaren zain dauden erabiltzaileak zenbatu ahal izatea, datozen egunetarako eskaera iragarri ahal izateko, baliabideak optimizatzeko.
Ekintza horien inplementazioari esker, autobusetan txartela eskudiruz ordaintzen dutenak erdia baino gehiago murriztu dira, gaur egun %3 baitira, eta, horri esker, autobusek 16,6 km/h-ko abiadura komertziala dute, % 95,5eko puntualtasun indizea eta erabiltzaileen balorazio oso positiboa, eskainitako zerbitzuari buruzko 8,6ko notarekin.
Baloraziorako faktoreak
Azpimarratzekoa da sariarekin aitortzen dela garraio publikoa asko erabiltzen dela (Donostia da autobusen erabilera indizerik handiena duen hiria; donostiar bakoitzak 200 bidaia inguru egiten ditu, Europako erabilera kopuru handienetako bat eta antzeko tamaina duten gainerako hirietako erabilera kopuruaren oso gainetik), autobus zerbitzua etengabe hobetzen dela (abiadura komertziala eta puntualtasuna handiak dira), zerbitzuetan maila teknologiko aurreratua duela, ticketing sistemaren hobekuntzak egin direla eta kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzeko hainbat ekimen egin direla.
Faktore horiek guztiak funtsezkoak izan dira epaimahaiaren balorazioan eta Transport Ticketing Awards sari ospetsuan finalista gisa aitortzean.