Graficas Zokoa familia enpresak, nekazaritzako elikagaien industriarako erretilu eta kartoizko ontzien ekoizpenean espezializatuak, Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarenn bisita jaso du duela gutxi.
Uharteko instalazio berrietan barrena egindako ibilbidean, bezeroen beharretara eta produktuetara egokitutako produktu estandar eta pertsonalizatuen ekoizpenean nola lan egiten den ezagutzeko aukera izan du kontseilariak. Ontzi horien %95 tokiko merkaturako dira (% 22 Nafarroarako), eta %5 nazioarteko merkatuetarako.