Interesdunei jakinarazten zaie 2024. urterako baimenen indarraldia amaitu denez, 2025/02/07ko 001110 Zinegotziaren Dekretuaren arabera zabaldu dela 2025. urterako Euskadi etorbidean eta Bake kalean salmenta ibiltaria egiteko baimenak berritzeko epea, eta epe hori 2025eko martxoaren 10etik 21era bitartekoa izango dela. Epea luzaezina izango da, eta ez da epe gehigarririk emango.
Eskaerak modu telematikoan egoitza elektronikoaren bidez (www.barakaldo.eus) aurkeztu ahal izango dira edo, bestela, Barakaldoko udaletxean aurrez aurre. Ez da onartuko Ingurumen Departamentuko posta elektronikora zuzendutako eskaerarik.
Hitzordua eskatzeko, telefonoz deitu beharko da Ingurumen eta Osasun Departamentura martxoaren 7a baino lehen epean 9etatik 14rako ordutegian, (telefono zenbakiak: 94.478.92.33 / 94.478.92.10).
Dokumentazioa ez bada osorik aurkezten, ez da baimena berritzerik izango, eta, horrenbestez, baliorik gabe geratuko da.