Elixabete Etxanobek oso positibotzat jo du 2024ko diru-bilketa

0

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran parte hartu du. Bilera horren helburu nagusia Eusko Jaurlaritzari 2024an egin beharreko ekarpenen likidazioa izan da. Bizkaiak 2023an baino 1,9 milioi gutxiago bildu ditu ekitaldi horretan. Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpena ere errekor historikoa da, 12.285,7 milioi eurora iritsi baita (2023an baino 210,8 milioi gehiago).

2024ko diru-bilketa 2023koa bezalakoa izan da

2424. urtean, zerga itunduak direla-eta bildutako kopurua 9.409 milioi euro izan da. Horrela, Bizkaiak % 95,7an bete du 2024rako aurreikusitako aurrekontua (9.829,5 milioi).

Banaketari dagokionez, zuzeneko zergen bilketa % 0,3 baino ez da jaitsi, mutualistei egindako itzulketen ondorioz; zeharkako zergen bilketa, berriz, % 0,9 jaitsi da. Nabarmentzekoa da BEZaren bilketak % 10,7 egin duela behera, hidrokarburoen sektorean izandako iruzurrezko jarduera batzuen eraginez.

Diru-bilketaren azken zifran, Bizkaiko Foru Aldundiak Araba eta Gipuzkoako foru-aldundiei, barneko doikuntzak direla-eta, egindako ordainketak (1.076,6 euro) sartu dira.  Kopuru horretatik, 940,4 milioi Gipuzkoari ordaindu zaizkio eta 136,2 Arabari.

Eusko Jaurlaritzari egindako 6.203 milioi euroko ekarpena

2024an, Foru Aldundiak 6.203 milioi euroko ekarpena egingo dio Eusko Jaurlaritzari, banatu beharreko baliabideei ekarpen-koefiziente horizontala (% 50,49) aplikatuta. Bestalde, Egokitzapenerako Funts Orokorra ere likidatu da, hain zuzen ere, 86 milioi euroko kopurua, honela banatuta: 49,6 milioi Arabarentzat eta 27,9 milioi Gipuzkoarentzat. Bizkaiak 12.7 milioi euroko ekarpena egingo dio funtsari.