Antzerki laborategi feminista, autodefentsa eta batukada tailerrak, 2025eko otsailetik ekainera bitartean antolatutako jardueren artean
Donostiako Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolak Altza eta Intxaurrondoko auzoetan emakumeei zuzendutako sei jarduera eskaintzen ditu Udaberriko programazioan.
Izen ematea zabalik da dagoeneko, eta honako bi moduetan egin ahalko da: jabekuntza.ekialde@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita, eta 623 30 71 59 telefonora deituta.
Hauek dira udaberriko programan jasotako jarduerak:
Antzerki feministaren laborategia
Aitziber Eguskizak gidatutako antzerki bidezko gorputz adierazpenaren bizipen tailerra.
• Noiz: otsailak 25, martxoak 4 eta 11, apirilak 8 eta 15.
• Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
• Non: Altzako Casares-Tomasene kultur etxean.
Batukada ikastaroa
Ainara Sarasketak eta Arantza Albizuk urtarrilean hasi eta ekainean amaitzen den jarduera hau dinamizatzen dute.
• Noiz: martxoaren 18an, apirilaren 1ean eta 29an, maiatzaren 13an eta 27an eta ekainaren 10ean.
• Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
• Non: Larratxoko kultur etxean.
Gure gorputzean eta etxean burujabe
Aiora Urbietak erakutsiko du etxean erabiltzen diren oinarrizko produktuak nola egin osagai erraz, ekonomiko eta ekologikoekin.
• Noiz: otsailak 27, martxoak 6, 13, 20 eta 27an.
• Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
• Non: Casares-Tomasene kultur etxean.
Bakarrizketa tailerra
Jarduera honek proposatzen du barneko bakarrizketak publikoarekin elkarrizketa bihurtzea, Beatriz Egizabalen eskutik.
• Noiz: maiatzaren 5, 12 eta 19an.
• Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
• Non: Intxaurrondoko kultur etxean.
Autodefentsa feminista tailerra
Esther Lópezek baliabideak eskainiko ditu indarkeria matxistak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko, autoestimua indartzen duten eta segurtasuna ematen diguten teknika fisiko eta psikologikoen bidez.
• Noiz: maiatzaren 10ean eta 17an.
• Ordutegia: 10:30etik 14:30era.
• Non: Intxaurrondoko kultur etxean
Kaleak gorpuztu, zubiak, murruak, bidea, etxeak
Juntura Kooperatibak antolatutako hitzaldia. Espazio fisikoa inguratzen duten politiken in-guruan hausnarketa bultzatu nahi du saio honek. Zer dago baimendua eta zer debekatua? Nor mugitu daiteke libreki eta nor ez?
• Noiz: ekainak 2.
• Ordutegia: 18:00 h
• Non: Casares-Tomasene kultur etxean.
Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskola 2020an jarri zen martxan, eta urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lan Taldeak Berdintasun Sailaren laguntzarekin antolatzen duen ekimenetako bat da.
Emakumeak ahalduntzearen helburua da emakume izateagatik jasaten duten desberdintasun- eta diskriminazio-egoera estrukturalaren kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzea, eta beren bizitzei buruzko erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna, boterea eta kontrola eskuratzea.
Izen-ematea:
Posta elektronikoa: jabekuntza.ekialde@gmail.com
Telefonoa: 623 307 159
Erlazionatutako dokumentuak
2025/02/18-an argitaratua