Chivite Lehendakaria kirola eta atleten bizitza pertsonala bateragarri egiteko Larrabide Estadioko edoskitze eta kontziliazio aretoan izan da

0
MIGUEL OSES

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Larrabide estadioan eraikitako edoskitze eta kontziliazio gela berria bisitatu du gaur goizean. Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez, 42.000 euro inbertitu ditu gune hori sortzeko, atleten kirol-karrera eta karrera pertsonala bateragarri egiteko.