Suhiltzaile-peoi laguntzailea eta suhiltzaile gidari laguntzailea aldi baterako kontratatzeko probak deitu ditu Nafarroako Gobernuak

0

Nafarroako Gobernuak bi deialdi argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hautaproben bidez aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bana eratzeko, horietako bat suhiltzaile-laguntzaile peoi lanpostuak betetzeko, eta bestea suhiltzaile gidari laguntzaile lanpostuak betetzeko. Eskaerak aurkezteko epea gaurtik martxoaren 18ra bitartean egongo da zabalik bi deialdietan, eta izena online eman beharko da, dagozkion izapide-fitxen bidez (suhiltzaile-peoi laguntzailearen fitxa eta suhiltzaile gidariaren laguntzailearen fitxa).