Sarituak Aitziber López Cortajarena zientzialaria, Anhelo dendako Ana eta Elena Orella eta Askora enpresa izan dira
Aitziber López Cortajarena, ikertzaile bikaina, Ana eta Elena Orella, ahizpak eta ekintzaile donostiarrak eta Askora, emakumeen berrikuntza eta talentua bultzatzen dituen enpresa, izan dira EmakumeEKINN saria jaso duten emakumeak eta erakundeak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Donostiak espiritu ekintzailea garatzen eta hirian berrikuntza bultzatzen laguntzen duten emakumeei egiten dien aintzatespena da hori.
Aintzatespena hiru kategoriatan egiten da: STEAM bokazioak bultzatzen dituen emakume ikertzailea, hiria eraikitzen duen emakume ekintzailea eta berrikuntzaren eta emakumeen talentuaren aldeko apustua egiten duen enpresa. Donostia Sustapenak aurtengo sarietarako egindako hautaketan, Aspegi, Emakumeak Zientzian, SShops edo Ostalaritza Elkartearen partaidetza eta proposamenak aurki ditzakegu.
Eneko Goia hiriko alkateak, Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enplegurako zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko zuzendari kudeatzaileak banatu dituzte sariak, joan den otsailaren 26an urte bat bete zuen EKINN ekintzailetza- eta berrikuntza-nodoan egindako topaketa zirraragarrian.
2,3 milioi euro berdintasuneko programetan
Sariak banatzeko ekitaldian, ekintzailetzaren, zientziaren eta beste sektore profesional batzuen eremuan emakumeen presentzia sustatzeko lan egiten duten erakunde ugari izan dira. Aintzatespen horiek Donostia Sustapenak genero-berdintasuna bultzatuko duten programak garatzeko egindako apustuaren parte dira —urtero 2,3 milioi euro bideratzen dituzte programa horietara—.
Erlazionatutako dokumentuak
2025/03/07-an argitaratua