Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak Ciudad de Corella ikastetxea bisitatu du gaur, zuzentzen duen Departamentuak 1,2 milioi euroko inbertsioarekin egindako handitze lanak amaitu eta gero. Ekintza hori beste mugarri garrantzitsu bat da Nafarroako eremu geografiko batean hezkuntza-azpiegiturak hobetzeko; izan ere, eremu horretan nabarmen hazi da ikasleen kopurua eta, ondorioz, hezkuntza-plaza berriak behar dira.