Nafarroako Gobernua aurrera doa aurrekontuak egiteko eta kontuak emateko prozesuak modernizatzeko bidean

0
MIGUEL OSES

Nafarroako Gobernuak ekimen bat diseinatu du aurrekontuak egiteko eta horien gaineko kontuak emateko prozesuak modernizatze aldera, administrazioa eraginkorragoa eta gardenagoa izan dadin. Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak eta Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak plataforma digital berria aurkeztu dute gaur, WISE Plana izenekoa, zuzendaritza nagusiei eta idazkaritza teknikoei zuzendutako lan-saio batean. Jardunaldia Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, plataformaren funtzionamenduaren eta aplikazioaren berri zehatz-mehatz emateko.