Donostiako San Martin kaleko zati bateko zorua konpontzea

0

Obren kostua 48.368,12 €-koa da.

San Martin kalearen norabidea aldatu zenez, kale horretako autobus-erreia lekuz aldatu zen. Hori dela eta, kale horretako azken zatia asko hondatu da, eta zorua hobetu behar izan da.

Horretarako, eremua berriro asfaltatzeaz gain, azpiko zorua hobetu behar da, autobusak pasatzean trafiko astuna jasateko behar diren erresistentzia- eta trinkotze-ezaugarriak izan ditzan.

Obra egiteko, autobus geltokiak aurreko etxadian kokatuko dira. Bidegorria itxita egongo da obrak egin bitartean.

Obrak 6 aste inguru iraungo du, eta obrak laster hasiko dira, bihar, osteguna, ziurrenik.

Obren kostua 48.368,12 €-koa da.