Guztira 42 ikaslek jaso dituzte gaur 2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako Sari Bereziak. Sari hauek espediente akademiko onena duten ikasleei eman zaizkie. Zehazki, lau diploma dira Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzat, 17 diploma erdi-mailako ikasleentzat eta 18 goi-mailako ikasleentzat. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletan diploma bat eman da Erdi Mailan eta bi Goi Mailan.