M.A.C. Nafarroako bizilaguna da, 44 urte ditu eta langile autonomoa da. Nafarroako Foru Ogasunaren Iruñeko Ezkirotz kaleko bulegora joan da, zalantzatan, PFEZren aitorpena aurkezteko epea hasi delako. Harrera-mahaira sartu bezain laster, Aitor Adalidek eta Ivan Linaresek harrera egin diote. Hezkuntza-premia bereziak dituzten bi gazte dira. Haiek azaldu diote aurkezpen-epeei buruz, hitzordua non eta nola lortu, kredentzialak eta aurkeztu behar dituen inprimakiak nola eskuratu, eta bulegoan arreta nork emango dion.