Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaolak “Jugando, cuento / Jostatuz, kontatu egiten dut” Mertxe Sueskun eskultorearen erakusketa aurkeztu du gaur Nafarroako Museoan. Erakusketak, Txaro Fontalba eskultoreak komisariatuta, artistak 80ko hamarkadatik gaur egun arte egindako 60 bat lanen multzo bat biltzen du.