Patologia ez traumatikoaren bidezko lan-istripuak prebenitzeko azterketa nazional batean parte hartuko du Lan Osasunak, Nafarroan erregistratutako istripuen %12ra iristen dira-eta

0

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) patologia ez-traumatikoaren bidez sortutako lan-istripuen inguruan estatuan egingo den azterketa batean parte hartuko du; hots, kardioaren edo garun-hodiaren ondorioz sortutako istripuak dira horiek, eta kausak eta faktore demografikoak ikertzeko eta mota horretako istripuak prebenitzeko hobekuntza-puntuak identifikatzeko helburua izango du, Foru Komunitatean lan-esparruan gertatzen diren istripuen %12 osatzen baitute.