Harreman afektibo-sexualak funtsezko alderdia dira gazteen garapenean, eta arlo horretako erronkak identifikatzea ere oinarrizkoa da edozein abusu edo eraso prebenitzerakoan. Era horretan, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuko Nafarroako Gazteriaren Institutuak “Gazteria eta harreman afektibo-sexualak” azterketa egin du, eta, besteak beste, bertan agertzen denez, Nafarroako gazteen %96,1ek uste du baimena funtsezkoa dela harreman sexu-afektiboetan abusuak eta indarkeriak prebenitzeko.