Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta (MAK) aurkeztu dio, kanpoko lan-arriskuen prebentziorako eta Spri Taldeko langileen osasuna zaintzeko zerbitzuen hurrengo lizitazioa prestatzeko. Horretarako, deialdi irekia zuzendu die zerbitzu horiek emateko interesa duten operadore ekonomiko guztiei, pleguak merkatuaren egungo baldintzetara egokitzeko.
Kontsultari esker, kontratazioaren egitura zehaztu ahal izango da, bai eta lizitatutako zerbitzuen baldintza tekniko eta ekonomikoak ere. Zerbitzu horiek honako arlo hauek barne hartzen dituzte besteak beste: laneko segurtasuna, higiene industriala, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua, eta laneko medikuntza. Gainera, kontsulta honen xedea da prozedura osoaren gardentasuna, osotasuna eta lehia eraginkorra bermatzea.
Proposamenak aurkeztea
Kontsultan bilduko dira parte-hartzaileek deialdiaren behar tekniko espezifikoei emandako erantzunak, hurrengo dokumentuan jasotakoak.
Operadoreek (pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak izan, banaka edo aldi baterako elkartean) proposamen bat aurkeztu beharko dute, euskaraz edo gaztelaniaz, identifikaziorako eta bitartekaritzarako helbide elektroniko bakarra erabiliz.
Ez dago mugarik erantzunaren luzeran, eta hainbat bertsio edo zuzenketa bidal daitezke beti identifikazio-akronimo bera erabiliz. Kasu horretan, azken bertsioa edo zuzenketa hartuko da kontuan kontsultarako.
Kontsultarako azken eguna
Erantzunak igortzeko epea aurretiazko kontsulta honen deialdia Spriren kontratatzailearen profilean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko ekainaren 6an amaitu.
Aurretiazko kontsulta honetan zure iritzia eman eta bertan parte hartu nahi baduzu, osatu formularioa hemen. Zure ekarpena ezinbestekoa da!