Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

0

Duela bost hamarkada baino gehiago sortu zenetik, Metagra torlojugintzako enpresa espezializatu bat izatetik automobilgintzarako fasteners piezetan, konplexutasun handiagoko osagaiak, bereziki segurtasuneko eta araudiko piezak, fabrikatzen dituen erreferente bihurtu da. Urte hauetan zehar, enpresaren jardueraren ardatz nagusia hotzeko estanpazioa izan da, bezeroei irtenbide tekniko aurreratuak eskaintzeko aukera ematen duen prozesua. 

Bergarako egoitzan ehun langile ingururekin eta Mexikoko Celayako lantegian beste berrogeirekin, konpainiak nazioarteko hedapenaren aldeko apustua egin du. Horrek automobilgintzako sektorean hornitzaile global gisa izateko aukera eman dio, bezeroen beharrei erantzuteko. 

Merkatu berrietara zabaltzea garapen teknologikoarekiko konpromisoaren emaitza izan da. “Berrikuntza gure DNAren parte da. Gure bezeroen erronka-proiektuetan parte hartzen dugu eta hotzean estanpatzean punta-puntakoak izaten saiatzen gara”, azpimarratzen du Ander Zamalloa Metagrako merkataritza-zuzendariak. Horretarako, enpresak SPRI Taldearen programetan parte hartu du, besteak beste, Hazinnovan, eta horri esker sustrai berritzailea duten proiektuen bideragarritasuna aztertu ahal izan du. 

Modu horretan, altzairuzko alanbrea hotzean estanpatzeak, beste fabrikazio-metodoekin alderatuta, abantaila ugari eskaintzen ditu: kalitate dimentsional handia, azalera-akabera bikaina, lehengaiaren aurrezpena eta produktibitate handiagoa. “Hotzean forjatzea prozesu jasangarria da, materiala moztu beharrean deformatzen baita”, azaltzen du Zamalloak. 

Hala, Metagrak jasangarritasunarekin eta ingurumen-inpaktuaren murrizketarekin ere konpromisoa hartu du. Bere osagaien fabrikazioan material birziklatua erabiltzen du, eta deskarbonizazioan aktiboki lan egiten du. “Bergarako lantegian kontsumitzen den energiaren %100a iturri berriztagarrietatik dator, eta eguzki-panelak ditugu gure karbono-aztarna murrizteko”, dio merkataritza-zuzendariak. 

Maila estrategikoan, enpresaren helburua automobilgintzarako hotzean estanpatutako irtenbide konplexuen garapen eta fabrikazioan sendotzea da, sektore horretatik haratagoko beste batzuk aztertzeko aukera galdu gabe. Hori guztia, ESG irizpideak oinarri hartuta garapen jasangarriko politikekin bat eginez. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.