Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Uxue Itoiz Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko zuzendari gerenteak Iníciate Sarien hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Sari horien helburua da Foru Komunitatean eragin handia duten enpresa proiektu zientifiko eta/edo teknologiko berriak aintzatestea.