Eskubide Sozialek 860.000 euro bideratuko ditu Garapenerako Hezkuntza proiektuetarako

0

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enplegu Departamentuak berriki onartu du garapenerako hezkuntzako proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak finantzatzeko laguntza-prozedura bat. Guztira, 860.000 euro emango ditu GGKEek edo unibertsitateek gauzatzen dituzten ekintzetarako. Dirulaguntza eskatzeko epea maiatzaren 5ean amaituko da.