Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Nafarroako Gobernuko museoek beste urte batez bat egin dute bookcrossing programarekin

0

Nafarroako Museoak, Karlismoaren Museoak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak  urteroko bookcrossing programan parte hartu dute. Gasteizko Artium museoak koordinatzen du, eta, atzo, apirilak 23, izan zen, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Kanpainaren hemeretzigarren edizioa da. Nafarroako hiru museoek ekimen horretan hartzen dute parte 2011. urteaz geroztik.