Donostiako Udalak Dbuseko gidari batek jasandako erasoa gaitzesten du

0

Erasoa apirilaren 27an, igandean, gertatu zen

Donostiako Udalak eta Dbusek irmo gaitzetsi dute atzo udal autobus konpainiako gidari batek jasandako erasoa.

Gertakaria igande honetan izan zen, apirilak 27, 21:20ak aldera, 26-Amara-Martutene lineako bidaiari batek Dbuseko gidariari eraso egin zionean Loiola 12 geltokiaren parean. Autobus barruan bi erabiltzaile eztabaidatzen hasi ondoren, gidariak ibilgailutik irteteko esan zion bidaiari horietako bati. Pertsona horrek gidariarekin eztabaidan jarraitu zuen, eta autobusetik jaistean objektu bat bota zion aurpegira, zauri txiki batzuk eginez. Gidaria osasun zentro batean artatu zuten, eta Udaltzaingoan salatu du gertatutakoa.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak, Udalaren izenean, babesa adierazi dio erasoa jasan duen langileari, eta beste behin gaitzetsi egin du «Konpainiako langileekiko edo bere lana egiten ari den beste edozein pertsonarekiko indarkeria mota. Ezin ditugu jarrera horiek onartu, ezta normalizatu ere«. Horrez gain, Konpainiako langileek eta gainerako udal-langileek egunero egiten duten lana errespetatzearen garrantzia azpimarratu du.