Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean zehar eta saio bikoitzarekin: larunbatetan eta igandeetan.
Hilabete osoan, asteburu guztietan izango dira saioak: larunbatetan Plaza Levanten eta igandetan La Casillako kioskoan, beti 18:00etatik 21:00etara, sarrera librea eta doakoak dira. Saio bakoitza orkestra desberdin batek girotuko du, jendeari dantzatzera eta ondo pasatzera gonbidatuz.
Ekimen hau udalaren konpromisoaren parte da zahartze aktiboa sustatzeko, jarduera fisikoa, harreman sozialak eta ongizate emozionala bultzatuz.
MAIATZEKO EGITARAUA
Larunbatak – Plaza Levante:
- Maiatzak 3: Maran Orkestra
- Maiatzak 10: Palmeras Orkestra
- Maiatzak 17: Miguapa Orkestra
- Maiatzak 24: Pérgola Orkestra
- Maiatzak 31: Jamaika Orkestra
Igandeak – La Casillako Kioskoa:
- Maiatzak 4: Galea Orkestra
- Maiatzak 11: Pérgola Orkestra
- Maiatzak 18: Jamaika Orkestra
- Maiatzak 25: Maran Orkestra
Saio guztiak 18:00etatik 21:00etara izango dira.