- Zaintzaileei laguntzeko aholkularitza- eta informazio-baliabide pertsonalizatua da
- Zerbitzuak jarraipen-kontsultak eskaintzen ditu ondoez psikologikoa eta intentsitate handia detektatzen diren egoeretan
Euskal Autonomia Erkidegoko familia-zaintzaileentzako Zaintel arreta- eta laguntza-telefonoak 946 kontsultari erantzun die 2022ko uztailean abian jarri zenetik. Herritarren eskura dagoen zerbitzua da, senideak modu pertsonalean zaindu nahi dituzten pertsonek ahalik eta baldintza onenetan egin ahal izan dezaten, eta, horrekin batera, nahi duten pertsonek beren etxean bizitzen jarraitu ahal izan dezaten ahalik eta denbora gehien.
900 100 356 telefono zenbakiaren, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoaren eta 619 419 628 WhatsApp zenbakiaren bidez eskuragarri dagoen zerbitzua da. Zaintel doako baliabide bat da, eskuragarria, berehalakoa, pertsonalizatua, profesionala, konfidentziala eta kalitatezkoa; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen du eta Bizitzen fundazioak koordinatzen du. Telefonoaren beste aldean, kontsultak egiten dituzten pertsonek lantalde espezializatua eta esperientzia handikoa aurkitzen dute.
Telefono honen bidez zaintzaileen eta mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten haien senideen bizi-kalitatea hobetu nahi da, eta, horretarako, eskura dauden baliabide, zerbitzu eta programei buruzko informazio pertsonalizatua ematen da. Zaintel zerbitzuak, halaber, zainketei buruzko aholkuak ematen ditu, zaintzaileen ongizatea eta autozaintza sustatzeko jarraibideak ematen ditu, eta emozioak arintzeko balio duen laguntza psikologikoa ematen die zaintzaile horiei.
Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori berriro bultzatu zuen 2022an, Euskal Autonomia Erkidegoko zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko estrategia soziosanitarioaren barruan, 2010etik martxan zegoen Jakiten programari jarraipena emanez.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritza beste eragile batzuekin ari da lanean, etorkizunean Zaintzaren aldeko Herri Ituna bultzatzeko.
2022ko uztailetik 2023ko azarora arte erantzundako kontsultak:
Zerbitzua martxan jarri zenetik, 946 kontsultari erantzun zaie guztira. Gehienak telefonoz egin dira.
- 94 kontsulta watsapp bidez. (% 9,94).
- 41 kontsulta email bidez. (% 4,33).
- 811 dei erantzun dira (% 85,73).
- 586 emakumeek eginak (% 72,25).
- 195 gizonek eginak (% 24,04).
- 30 erakunde profesionalek eginak (% 3,70).
Nondik deitzen dute?
- Gipuzkoatik: % 45,13.
- Bizkaitik: % 40,10.
- Arabatik: % 14,77.
Dei gehienak emakumeek egin dituzte, familiako zaintzaileen profilarekin bat etorriz. Izan ere, batez besteko profila 53 urteko emakume gipuzkoar batena da, II. mailako mendetasun-egoeran dagoen emakume baten alaba. Zaintzarako baliabide gutxirekin.
Arreta gehien jasotzen duten premiak laguntza psikologikoa eta baliabideei buruzko informazioa behar izatea dira, zerbitzuaren arduradunen arabera.
Era berean, zerbitzuak jarraipen-kontsultak eskaintzen ditu intentsitate handiko ondoez psikologikoko egoerak (antsietatea, depresioa edo gainkarga) edo zaurgarritasun handieneko profilak detektatzen diren kasuetarako.
Guztira 199 jarraipen-kontsulta egin dira: 83 pertsonari eman zaie arreta; horietatik 59 emakumeak (% 71,08) eta 24 gizonak (% 28,92) dira. Batez beste 2,40 saio egiten dira pertsona bakoitzeko.
La entrada Euskal Autonomia Erkidegoko familia-zaintzaileentzako arreta- eta laguntza-telefonoak mila kontsulta inguru jaso ditu abian jarri zenetik aparece primero en Agencia de Noticias.