Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak 2023eko kirolari onenak aukeratzeko bozketa zabaldu du bere webgunean urtarrilaren 15a bitartean. Bertan, herritarrek kirolari, talde, arbitro zein teknikari onena hautatu ditzakete.
Zehazki, herritarrek sei kategoriatan eman dezakete botoa (emakumezko kirolari onena, gizonezko kirolari onena, emakumezko talde onena, gizonezko talde onena, teknikari onena eta epaile edo arbitro onena). Finalistak Nafarroako Kirol Batzordeko (ATENA / NAKITEL) kideek proposatuko dituzte, bertako partaide dira: institutuko teknikariak, kirol federaziotako, prentsa espezializatuko nahiz Nafarroako Udaletako Kirol Teknikarien Elkarteko ordezkariak.
Nafarroako Gobernuak urtero eman ohi ditu Kirolaren Sariak, 1984tik. Sariok Nafarroako pertsona eta kirol entitateek urtean zehar izan dituzten lorpen eta jarduera nabarmenak aitortzen dituzte, kirol errendimenduaren eta kirol jarduera fisikoaren sustapenaren arloan.
Hautagaitzak
Emakumezko kirolaririk onenaren modalitatean, golardorako hautagaiak dira Ruth Arza Gaston, irristalaria; Carlota Ciganda Machiñena, golf-jokalaria; Naiara Irigoyen Indave, mendi korrikalaria; Lysa Tchaptchet Defo, eskubaloi jokalaria; hala nola, Beatriz Zudaire Garcia, gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria.
2023ko gizonezko kirolaririk onenerako proposatutako bost hautagaiak lirateke Mikel Azcona Troyas, auto-gidaria; Sergey Hernandez Ferrer, eskubaloi jokalaria; Daniel Milagros Herce, irristalaria; Edgar Rondon del Rosario, beisbol-jokalaria; eta Jon Sanz Zalba, padel jokalaria.
Emakumezko talde onenen izangaien artean leudeke Irristaketako A.D. San Juan taldea, Beti Gazte sokatirako taldea eta atletismo konbinatuko Grupoempleo Pamplona Atletico. Bestalde, gizonezkoen taldearen saria lortzeko izangaiak dira Club Atlético Osasuna, Grupoempleo Pamplona Atlético eta Saltoki Trikideak triatloi taldea.
Bosgarren kategoria, teknikari onena, hautatzeko prozesua herritarren partaidetzari irekita dago, hautagaiak izanik Uxue Almiñana Ocaña gimnasia erritmikoko entrenatzailea, Jagoba Arrasate Elustondo futboleko entrenatzailea hala nola Artiz Garcia Goñi beisbol entrenatzailea.
Azkenik, epaile onenaren modalitatean hautagai izango dira eskubaloiko Ion Bustamante Lopez; Taekwondoko Aitziber Gorraiz Larrion; eta areto-futboleko David Urdanoz Apezteguia.
Nafarroako Kirolaren Institutuko webgunean zehaztuta daude 2023an zehar hautagaitza bakoitzak erdietsi dituen kirol merituak.
Kirolaren Sariek, bestalde, kirol federazio bat, klub bat, zuzendari bat eta jarduera edo proiektu bat ‘Kirolaren Balioak’ bereizgarriarekin saritzeko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak zuzenean emandako beste sari batzuk dituzte barne. Azkenik Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak, ATEDENA / NAKITEL-en aholkua tarteko, golardo bat emango dio tokiko entitate edo mankomunitaterik onenari.
Kirol golardoen banaketa datorren otsailean ospatuko da Nafarroa Arena pabiloian.
La entrada Herritarrek urtarrilaren 15era arte aukeratu dezakete 2023an Nafarroako kirolean gehien nabarmendu dena aparece primero en Agencia de Noticias.