160 danborradek joko dituzte Sarriegiren doinuak San Sebastian egunean

0

25 urte beteko dira auzoetarako eta emakumeek berdintasunean parte hartzeko Konstituzio plazan lehen bandera igoera egin zenetik

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Kultura zinegotzi Jon Insaustik 2024ko helduen danborrada aurkeztu dute gaur goizean. Aurtengo danborradari bi danborrada berri gehituko zaizkio, eta beraz, guztira 160 danborradek eta 21.306 pertsonak parte hartuko dute inoiz izan den San Sebastian egun jendetsuenean.

Aurten soilik gizonezkoak ziren beste lau danborrada mistoak izatera pasako dira, eta beraz, ehunekotan, danborrada mistoak danborrada guztien %96,88 dira. Bakarrik gizonez osatutako lau danborrada dauden hirian, eta bakarra emakumeez osatutakoa.

25 urte Konstituzio plazako bandera igoera auzoetako danborradei ireki zela

Aurten 25 urte betetzen dira, Udalak gonbidatuta eta Kultura eta Turismo Ekintzetzearen bidez, Konstituzio plazako bandera igoeran Donostiako hainbat auzotakodanborradetako kideek, sexu bereizketarik gabe, parte hartu zuten lehen aditik.

Ekimena egiteko arrazoia Donostiako banderaren ofizialtasuna ospatzea izan zen. Izan ere, 1813ko sutetik erabiltzen bazen ere, ez zuen onarpen ofizialik. Eta hain zuzen ere, 1998ko urriaren 30ean bere ofizialtasuna onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Urte hartako bandera igoerak arrakasta handia izan zuen. Orduan 75 danborrada zeuden hirian, eta 63k parte hartu zuten, 14 emakume eta 49 gizonekin. Arrakasta horrek ekimena hitzordu finko bihurtu zuen. Aurten, 120 danborradetako ordezkariak parte hartuko dute, eta horietatik 55 emakumeak.

Bestalde, Union Artesanak egiten ohi duen Konstituzio plazako bandera jaitsieran parte hartzeko danborrada ezberdinetako 108 pertsonak izena eman dute.

Urteurren «borobilak» betetzen dituzten danborradei omenaldia

Helduen danborradaren aurkezpenak ere baliatu du Donostiako Udalak urteurren borobilak ospatuko dituzten hiru danborradei aipamen berezia egiteko. Aurtengoan bi danborradek 25 urte beteko dituzte eta batek 50 urte. Amarako Ikasbide Kultur Elkarteak eta Aieteko Axular Danborradak 25 urte beteko dituzte aurten, eta berriz, Añorgako Atotxa Erreka Danborradak 50 urte.

Konstituzio Plazako bandera C.D.Loiolatarra-ri emango zaio

2024ko urtarrilaren 20ko 0:00etan Gaztelubideren eskutik Konstituzio plazan igoko den bandera, eta Union Artesana Elkartearen eskutik jaisten den arte mastan egongo dena C.D.Loiolatarraren danborradari emango zaio.

C.D.Loiolatarrak aurten beteko du bere mendeurrena, eta ospakizun horrekin bat egiteko Donostiako alkateak San Sebastian eguna pasata Loiolatarra elkartera hurbilduko da bandera eramatera. Ohi denez, bandera bordatua egongo da segidako testuarekin: “Hau da 2024ko urtarrilaren 20an Konstituzio plazan igotako eta ajaitsitako bandera”.