Inmedical Therapeuticsek 800.000€ko erronda itxi du Viscofan eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa IKEKS – Spri taldearen sarrerakin, Elkargiren aholkularitzari esker

0

Inmedical Therapeutics, orbaintzeko prozesua bizkortuz endoskopia terapeutikoetan konplikazioak saihesteko deseinatutako Convergel produktuaren garapenean zentratutako startupak, 800.000€ko lehen erronda bat itxi du Viscofan eta Basque FCRrekin, Spri taldeko Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketak gestionaturako funtsarekin. Eragiketa osoa Elkargiren lidergotzarekin egin da.

2020ean sortua, Inmedical Therapeutics, lau sozietatek osatzen dute eta horien artean, Vitoria-Gasteizen egotza duen I+Med enpresa. Egun Convergel izena duen medical device produktu hori garatzen ari da eta zehazki, endoskopia terapeutikoetan konplikazioak saihesteko balio du, zauria orbaintzeko prozesua azkartuz.

Erabiltzeko erraza da eta kostu-prezio efektiboan, erresekzioak eragindako eskarak estaltzen ditu konplikazioak prebenitzeko, hala nola, interbentzio ondorengo zulaketak atzeratutako odol-galera arriskua eta baita, zauria sendatzeko prozesua bizkortzen du ere.

Convergelen helburua plataforma birsortzaile bioitsasgarri bat sortzea da, tratamendu aktibo bat egiteko eta ehunak fisiologikoki sendatzeko, koloneko mukosa birsortzen duen hesi mekaniko-babesle bat eskaintzen duen bitartean. Teknologia hori erraz bihur daiteke beste irtenbide mediko batzuetara.

Arrakastaz amaitu da fase aurreklinikoa eta une honetan, dagoeneko hasi da saiakuntza klinikoaren fasea Euskadiko hainbat ospitaletan. Emaitzak positiboak direnean, 2025eko lehen lauhilekoan productuaren merkaturatzeari ekitea aurreikusten da.

Elkargik aholkularitza eman dio Inmedical Therapeutics proiektuari, eragiketaren analisian, balorazioan eta egitura finantzarioan, inbertsoreen bilaketa zein terminoen eta baldintzen negozioazioa barne egonik ere.