2024ko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dira Donostian

0
binary comment

Adsis Fundazioak, Angel Rueda Aramaiok, ATECEk, Bizikletaz adinik ez elkarteak eta Mentxu Medelek Hiritar Merezimenduaren Domina jaso dute, Eneko Goia alkatearen eskutik

Donostiako Udalak 2024ko Hiritar Merezimenduen Dominak banatu ditu udaletxeko Udalbatza Aretoan egin den ekitaldian.

«Gure festa hasteko ordu gutxi falta direnean, ideologien gainetik Donostia maitatzea eta aurrera eginaraztea ezaugarri duten pertsonak eta erakundeak goraipatzen ditugu«, adierazi du Eneko Goia alkateak. «Festaren eta zalapartaren erdian, hiri hobe bat sortzeko lan egiten duten erakunde eta pertsonak aintzatesteko tarte bat egiteko gai den hiri batean bizitzeko zortea dugula ospatzeko eguna da«, gaineratu du.

Pertsona eta erakunde sarituei zuzenduta, hitz hauek esan ditu: «Urtero esaten dut eta aurten ere esango dut: zuei esker, gure hiria hobea da. Zuen lanari esker, gure hiria hobea da, beste batzuk iristen ez garen edo iristen ez dakigun lekura iristen zaretelako«.

2024ko Hiritar Merezimenduaren Dominak

• Adsis Fundazioa,

    • irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 56 urte baino gehiago daramatza lanean egoera zaurgarrian dauden pertsonei aukerak eskaintzeko.

• Angel Rueda Aramaio, Parte Zaharreko merkataria Electricidad Rucalen, 30 urtetik gorako esperientzia duen saltokian, hiri osoko bizilagunei zerbitzua eta arreta eskaintzen.

• ATECE, burmuineko gaitza duten pertsonen eta haien familien alde lan egiten duen elkartea, eta 30 urte beteko ditu 2024. urtean.

• Bizikletaz adinik ez, partaidetzaren, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea helburu duen erakundea.

• Mentxu Medel, Thalia eskolako ballet-irakaslea. Bizitza osoa eman du dantza klasikoan eta hiriko dantza eta kultura sustatzen, eta, gainera, nazioarteko proiekzioa duten dantzariak prestatu ditu.