Urtarrila lehorra eta beroa izan da

0

Urtarrila oso hilabete beroa izan da ipar partean eta beroa hegoaldean. Prezipitazioak batez besteko balioetan kokatu dira, nahiz eta ipar hereneko estazio gehienetan eta Ebro ibarreko goialdeko estazioetan hilabetea lehorra izan den. Horrela islatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen eguraldiaren iruzkinean.

Urtegietan biltegiratutako ura pasa den hilean zegoen %80tik gaur egungo %85era igaro da.

Tenperaturei dagokienez, batez besteko balioak gainditu dituzte Nafarroa osoan, 1 ºC-tik beherako aldeekin Nafarroa Erdiko eta Erriberako zati gehienetan, 2 ºC-tik gorakoak isurialde kantauriarrean eta 1 eta 2 ºC-tik gorakoak Foru Komunitateko gainerako tokietan. Batez besteko balioetatik gehien urrundu diren estazioak Luzaide (2,7ºC) eta Doneztebe (2,6ºC) izan dira.

Nabarmendu behar da, hileko lehen hamabostaldia normala edo hotz samarra izan bazen ere, bigarren hamabostaldian tenperatura anomaloak izan direla argi eta garbi, eta urtarrileko tenperatura maximoa gainditu dela 30 urtetik gorako erregistroak dituzten 21 estaziotan.