Lizarrako adinekoen egoitza berriaren obrak apirilean hasiko dira

0

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztu Villafrancak gaur goizean Lizarran iragarri duenez, herriko adinekoen egoitza berriaren obrak apirilean hasiko dira 10,1 milioiko inbertsioarekin, obra esleitzeko prozesua amaitu ondoren. Egoitza berriak Santo Domingoko egoitza ordezkatuko du. Urtarrilaren 29an amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea. Era berean, Maeztu kontseilariak adierazi duenez zentro berriaren izena laster Lizarrako biztanleekin martxan jarriko den parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da.