Kernovak elektromekanika aplikatzen du makineria industrial eraginkorrago eta jasangarriagoa lortzeko

0

Kernova ingeniaritza-enpresa, egoitza Arabako Parke Teknologikoan duena, nazioarteko ikuspegia duen konpainia gisa finkatu da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du industria-proiektuen garapenean. Ezagutza horrek sektore honetan berritzeko balio izan dio, eragingailu hidraulikoen ordez soluzio elektromekaniko askoz trinkoagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa emateko teknologia propioa eskainiz.

Ingeniaritza adimenduna eskaintzen dugu, makinak eraginkorragoak egiteko eta ingurumena errespetatzeko”, azaldu dute arduradunek.

Birziklatze ndustria, nekazaritza industria, automobilgintza, mugikortasun elektrikoa edo berriztagarriak dira enpresa gazteak helburu dituen sektoreak.  Energia aurrezteaz gain, beste abantaila batzuk ere eskaintzen ditu bere teknologiak: Hala nola, zarata 80 dezibeliotik behera murriztea, eta olioa erabiltzeak sortzen duen kutsadura ere gutxitzea. “Bezeroen beharrak asetzeko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu gure software informatikoaren eskuti”k, nabarmendu dute Kernovatik.

Bere azken apustuetako bat ‘Smart E-Motion Kitanica’ da, hidraulikoki eragiten duen makineria sistema erabat elektromekaniko bihurtzea ahalbidetzen duena. Energetikoki eraginkorragoa izateaz gain, zarata-mailak murrizten ditu eta hondakinen ekoizpena ezabatzen du, irtenbide ekologiko eta iraunkorragoetarako egungo joerekin bat eginez.

Diziplina anitzeko talde aditu batekin, Kernovak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bere soluzio elektromekanikoaz gain. Adibidez, ingeniaritzako aholkularitza-zerbitzuak, proiektuen zuzendaritza, giltza eskura proiektuak, proiektuak baliozkotzeko elementu finituen araberako prototipoak eta kalkuluak, besteak beste. “Gure zerbitzuek ingeniaritza mekanikoan esperientzia aurreratua eskaintzen dute irtenbide pertsonalizatuak sortzeko”, azpimarratu dute startup-eko arduradunek.

info+: kernova.es

Kernova Araba Álava Startup