Lotura, enpresei neurrira egindako digitalizazioa eskaintzen dien Donostiako kooperatiba

0

Gipuzkoako Lotura kooperatibak neurrira egindako digitalizazioa eskaintzen die enpresei. Konpainia industrialei eta hirugarren sektoreko enpresei zuzendutako zerbitzu bizia da. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza bat jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Merkatuan dauden askotariko ERPen (SAP, SAGE, Salesforne…) bidez konektatutako B2B-B2C plataformen garapenean eta barne-kudeaketarako prozesuen automatizazioan espezializatu da Lotura. “Beste sistema informatiko batzuekin integratuta dauden web-aplikazioak neurrira garatzen gaude espezializatuta. Besoz beso lan egiten dugu bezeroarekin. Horretarako, lantalde bat sortzen dugu bezeroaren beharrak aztertzeko, bezeroaren edo langileen esperientzia diseinatzen dugu, eta software libreko cloud aplikazio bat garatzen dugu”, azaldu dute Idoia Sotok eta Idoia Iradik, enpresako bazkideek.

Industria-sektoreko enpresetan, normalean, telefonogune kolapsatuak, eguneratu gabeko informazioa duten bezeroak edo Excel baten bidez kudeatutako prozesuak topatzen dituzte. Neurrira egindako eta bezeroaren ERPra konektatutako aplikazio batekin konpondu daitezke arazo horiek. Garapen horiek martxan jarrita, eskariak azkartu egiten dira, bezeroen jarraipena optimizatu egiten da, energiaren kostuak murriztu egiten dira eta zerbitzu berriak sortzen dira.

Haren bezero nagusiak industria-sektorekoak eta hirugarren sektorekoak dira. “Neurrira egindako ERPak garatu ditugu, erakundearen jarduera osoa kudeatzeko. Adibidez, Nagusilanek ehunka boluntariorekin funtzionatzen du, eta informazio hori guztia hainbat Excelekin kudeatzen zuten. KutxabankStore, Alycotools, JMA eta beste batzuentzako B2B/B2C-ak ere garatu ditugu”.

Loturaren plantilla zazpi kooperatibistak osatzen dute, eta I+G arloa giltzarria da gure konpainiarentzat.

Barneko zerbitzari bat erosteko eta hodeiko icloud zerbitzari batzuk kontratatzeko erabili dute SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza, “bakoitzak zerbitzari bat izateko eta funtzionamenduaren segurtasuna bermatzeko”.

Digitalizazioarekin jarraitzea eta enpresei neurrira egindako web-garapena eskaintzea dira etorkizuneko erronkak. “Merkatuan topatzen ez diren soluzioekin. Lehiakorrak izaten jarraitzeko behar bat izateaz gain, hazteko eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko aukera bat da digitalizazioa”.

Lotutako albisteak



13 otsaila, 2024

Digitalizazioa

Aotec 2024 Azoka zabaltzea Bilbon, erreserbatutako espazioen %100era iritsi ondoren


Irakurri gehiago



12 otsaila, 2024

Digitalizazioa

SPC, smartphoneen salmentan lehiatzen den euskal enpresa


Irakurri gehiago



8 otsaila, 2024

Digitalizazioa

Move, 15 urte irizpideak ematen eta markak bideratzen


Irakurri gehiago



7 otsaila, 2024

Digitalizazioa

Ideable, industria-, enpresa- eta gizarte-ekosistema eraldatzeko teknologia


Irakurri gehiago



31 urtarrila, 2024

Digitalizazioa

SPRIk IKTen eta enpresa eta teknologia arloko aholkularitzan espezializatutako zerbitzuei buruz merkatuari zuzendutako aurretiazko kontsulta argitaratu du


Irakurri gehiago

Joan blog-era