SealPath, datuen zaindari adimenduna

0

Azken hamarkadan, SealPath enpresa bizkaitarrak, datu adimendunen segurtasunean espezializatuak, fitxategietarako sarbidea kontrolatzen duen software bat eskaintzen du eta beste pertsona batzuei sarbidea blokeatzeko aukera ematen du. “Datuen babeserako soluzio intuitiboa, inplementatzeko erraza eta kudeatzeko samurra eskaintzen dugu”, nabarmendu du Luis Ángel del Vallek, SealPath-eko CEOak.  

Zibersegurtasuneko soluzioetan aditua den euskal enpresak akats garestiak saihestu nahi ditu, hala nola, konpainiako zuzendariaren arabera, “datuak ihes egiteko arriskua murriztea, informazio konfidentzialaren segurtasuna bermatzea eta datu-aktiboak babestea”. Eskaintzen dituen irtenbideei esker, tamaina guztietako enpresek dokumentuak edonon babestu eta kontrola ditzakete. “Zure ordenagailuan, zure sare korporatiboan, bazkide baten sarean, hodeian, baita dokumentua bidali edo partekatu ondoren ere”, ziurtatu du.  

Duela gutxi, Europako Zibersegurtasun Erakundeak (ECSO) ‘Cybersecurity Made in Europe’ ziurtagiria eman zion euskal konpainiari, “baldintza zorrotzak betetzen dituzten eta egoitza Europan duten konpainientzat erreserbatua”, azpimarratu du Del Vallek.  

Berrikuntzaren aldeko apustu irmoa

Bilboko enpresak SPRI Taldearen Hazitek hainbat proiektu garatu ditu, I+G+b sustatzeko. “Softwarearen gaitasunak hobetzeko aukera ematen duten proiektuak dira, bezeroentzat onuragarriak diren berrikuntzak eta ezaugarri berriak inplementatu ahal izateko”, adierazi du. Horrela, integrazioak aurkitzen ditu beste software soluzio batzuekin, hala nola CAD SolidWorksen suitearekin, LibreOffice kode irekiko soluzioarekin edo Nextcloud hodeiko plataformarekin. “Garapen berriak egiten ditugu, gure konponbideak erakundeetan ohikoak diren beste tresna batzuekin bat egitea ahalbidetzen dutenak, bezeroei balio diferentzial hori eman ahal izateko”, ziurtatu du CEOak.  

Gainera, beste proiektu batekin interfazearen hobekuntza nabarmena bideratu ahal izan du, “dokumentuak granularitate handiagoz eskuratzeko baimenak ematen dituzten politikak, eta aplikazio mugikorrerako interfaze berri bat kudeatzeko”, nabarmendu du.  

Alde horretatik, SealPathek etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin du. “Gure sektorea oso lehiakorra da, teknologia berriak sortzen dira urtero, baita zibersegurtasuneko mehatxu berriak ere; beraz, berritzea gure DNAn dago”, dio Luis Ángel del Vallek.  

Euskal enpresa mota guztietako sektoreetan dagoen arren, batez ere finantzetan, industrian edo administrazio publikoan jarduten du. “Fortune Global 500 zerrendako edo Euro Estoxx 50 edo NASDAQ burtsa-indizeetako bezeroekin lan egiten dugu”, azpimarratu du. Gainera, bere presentzia globala da. “Batez ere Europako hegoaldean eta ekialdean, Ekialde Hurbilean eta Latinoamerikan jarduten dugu. 30 herrialde baino gehiagotan ditugu bezeroak “, zerrendatu du.  

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko ehun ekonomiko bat sortuz, SPRIk artikulatua.