Arte eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 20. Edizioko lanen online aukeraketa

0

Publikoaren saria martxoaren 28ra arte bozkatzeko aukera dago

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldi honetan, berriz ere herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu martxoaren 28ra arte!

Aukeraketan parte hartzeko jarraibideak:

1. Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak.

2. Webgunearen ezkerraldean sakatu “Margolanak aukeratu” lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.

3. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.

4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” beheko botoia sakatuta.

Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.

Parte-hartzaileak

Ekitaldi honetan 2.000 parte-hartzaile eta 1.300 margolan inguru aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute. Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte jada beteta dituen honetan, gure ekitaldiaren 20. edizioa dugu. Zenbaki borobilak izanda, gai berezi bati heldu nahi izan diogu. Izan ere, eskubideez hitz egitera ohituta bagaude ere, ezin dugu ahaztu hauek ez direla mugagabeak eta erantzukizun eta betebeharrak ere baditugula giza eskubideez gozatu ahal izateko. Honako hausnarketa, marrazki edo konposizio artistiko baten bidez, eta edozein marrazketa teknika erabiliz isladatu dute.