Emakumeen Nazioarteko Eguna UPV-EHUn

0

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzionala antolatu du astelehenean, martxoak 11, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Bertan UPV/EHUko arlo desberdinetako lau profesionali ibilbidea aitortuko zaie. Zehazki, hauek izango dira omenduko diren emakumeak: Jasone Astola Madariaga, Gizarte eta Lege Zientzien arlokoa; Alicia Garcia de Galdeano Zaldivar, Osasun Zientzien arlokoa; Maria Dosil Santamaria, Gizarte eta Lege Zientzien arlokoa; eta, Natalia Aranburu Rojas, Teknikari, Kudeaketa eta Administrazio Zerbitzuen arlokoa.

“UPV/EHUn berdintasunaren arloko aurrerapenak nabarmenak izan dira-adierazi du Eva Ferreira errektoreak-, baina errealitate horrek ezin gaitu gelditu. Beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzea; izan ere, berdintasuna formalki bermatzen duten legeekin batera, bizitza profesionalean eta pertsonalean konpromiso zehatzak hartzen dituzten gizonen eta emakumeen jarrera aktiboak behar ditugu. Gure aurreko emakumeen lana ikusaraztea eta aintzatestea ere beharrezko da, eta, horretarako, datorren astelehenean egingo dugu gure unibertsitateko profesionalei sariak emateko eta omenaldia egiteko urteroko ekitaldia”.

Gainera, ekitaldi instituzionala aprobetxatuko da Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak banatzeko: Francisca de Aculodi Sariak; Maria Goyri Saria eta Micaela Portilla Vitoria Saria.

Ekitaldia errektoreak itxiko du eta bertan izango dira Aitor Zurimendi, UPV/EHUko idazkari nagusia, eta Elena Leiñena, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako zuzendaria.

Astebeteko jarduerak

Ekitaldi instituzionalaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko zentroak hainbat jarduera egiten ari dira aste osoan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Lehiaketa, erakusketa, proiekzio eta mahai-inguruen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Hausnarketarako VI. Jardunaldia. ‘Matronasgoa: emakumeak arkitekturaren sustatzaile gisa’, 6an eta 7an, Letren Fakultatean.
  • ‘Ekonomia, enpresa eta generoa: emakumeen giza eskubideak eta enpresa-erantzukizuna’ izeneko VIII. Jardunaldiak, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, martxoaren 13an.
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritza Matxistaren Behatokiaren aurkezpena hilaren 7an.
  • Wikikedada. Wikipedian emakume informatikariei buruzko artikuluak euskaraz sortzeko bilera, Informatika Fakultatean, martxoaren 8an.

Informazio gehiago: 2024ko Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna – Berdintasunerako Zuzendaritza