Zarrakazteluko garbigune berriak zerbitzua emango die Mairaga Mankomunitateko 5.000 pertsonari

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, garbigune berri bat finantzatu du Zarrakaztelun, eta Mairagako Mankomunitateko bost herritako 5.000 pertsona ingururi emango die zerbitzua. Instalaziorako 104.618 euro jarri dira Tokiko Inbertsioen Planetik (TIP), 19.685 euro Nafarroako Hondakinen Kontsortziotik eta 16.315 euro Mairagako Mankomunitatetik. Era horretan, eskualdean bizi diren bizilagunek hondakin arriskutsuak eta kudeatzeko zailak diren hondakinak bereizteko aukera izango dute.