Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Patricia Fanlo Navarrabiomeden izan da gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) ikerketa biomedikoko zentro mistoan, Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) osatzen duten erakundeekin biltzeko duen agendaren barruan. Maite Mendioroz Navarrabiomedeko zuzendariak egin dio harrera, eta instalazioak erakutsi dizkio. Era horretan, ekipamendu berria, medikuntza pertsonalizatuko eta berrikuntzako proiektuak nahiz NUPekin eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioarekin (NOU) dituen sinergiak nabarmendu ditu zuzendariak, Nafarroak osasun publikoaren arloan biomedikuntzan abangoardiako komunitate gisa duen lekua indartzen baitute.