Aurten ere TAO zerbitzua bertan behera geratuko da Aste Santuan. Azken urteetan egiten ari den bezala, Larunbat Santuan zerbitzua eten egingo da, laneguna izan arren; izan ere, trafikoaren bolumena urteko beste lanegun batean aurreikusi zitekeena baino askoz txikiagoa dela uste da, eta aparkatzeko dauden plazak handiagoak izango direla aurreikusten da.
Horrela, herritarrek doan aparkatu ahal izango dute hiriko edozein gunetan martxoaren 27tik, osteguna, apirilaren 1era arte, biak barne.