Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bidez, diru-laguntzen deialdi bat onartu du irabazi asmorik gabeko erakunde sozialen programetarako, baztertze-arriskuan aurkitzen diren pertsonen artean enplegua bultza dezaten. Horretarako, guztira 1.926.748,79 euro jarriko dira (horietatik 1,3 baino gehixeago enplegagarritasuna hobetzeko programetarako eta 610.000 aldi baterako kontratazioa sustatzeko).