65 urtetik gorako 1.400 pertsona baino gehiagok egin dute prestakuntza ‘Abentura Digitala’ ikastaroen bidez

0

Patricia Fanlo Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria Nafarroako Gobernuak Tuteran Herritarrak Artatzeko duen Bulegoaren instalazioetan izan da gaur goizean; bertan, “Android telefono mugikorra erabiltzeari buruzko ikastaroa” ematen ari dira, gaitasun digitaletan prestatzeko ‘Abentura Digitala’ izeneko doako programaren barruan, Departamentuak bultzatuta. Prestakuntza Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko NextGeneration europar funtsekin finantzatu da.