SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu

0

SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu Enpresa Digitala zerbitzuaren bidez. Maiatzaren 13an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko dira. Online egingo dira.

Saioetan, gai hauek jorratuko dira: negozioaren kontzeptualizazioa bideragarria izan dadin, negozioaren oinarria izango den teknologia hautatzea, marketin-aurrekontua planifikatzea eta banatzea eta fidelizazio-estrategia, bezeroak lortzeko kostuak murrizte aldera. Era berean, nazioarteko merkatuak dakartzan logistika-erronken berri emango da, eta azalduko dute zer kontu legal bete behar diren onlineko salmentan.

Jardunaldi guztiak merkataritza elektronikoaren arloan esperientzia handia duten profesionalek eskainiko dituzte. Enpresa hauetakoak dira: fitnessdigital.com, LIN3S aholkularitza-enpresa, DHL, Adolfo Domínguez, Onforyou agentzia eta Iurismática abokatuen bulegoa.

SPRI taldeak jardunaldiak antolatu ditu merkataritza elektronikoa landu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat, mikroenpresentzat eta autonomoentzat, ikuspegi orokorra eduki dezaten eta merkatu digitalean duten presentzia optimizatzen laguntzeko, erabakirik onenak hartuz.

Hona hemen ikastaroak eta izena emateko estekak: