2024ko Museoen Eguna: doako irekierak

0

Sarrera doan izango da maiatzaren 18 eta 19an, bisita gidatuekin eta kontzertuekin

Aurten ere maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) ospatuko dugu San Telmo Museoan. Aurten leloa «Museoak Hezkuntza eta Ikerketaren alde lanean» da, eta museoak aipatutako bi diziplinak uztartzen diren guneak direla aldarrikatzen du: museoak jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten hezkuntza zentro dinamiko gisa, eta ikerkuntzan eta ezagutzen hedapenean laguntzen duten eragile gisa.

Egitarau berezia prestatu dugu. Edizio honetan berritasun bezala, eliza esperientziak partekatzeko eta sormen tailerretan parte hartzeko espazio bizi batean bilakatuko da. Gainera, maiatzaren 18 eta 19an sarrera doakoa izango da, 18an doako bisita gidatuak eskainiko dira eta data desberdinetan zehar ospatuko diren musika eta dantza emanaldiekin borobilduko da ospakizuna.

Egitarau berezia:

  • Elizan: Sormenerako eta Partaidetzarako Gunea, asteburu osoan zehar, 10:00-20:00tara. Tartean, J.R. Amondarain artistak eskainitako tailer irekia izango da larunbatean.
  • Museoan: Ate irekien Jardunaldiak asteburu osoan, doako hainbat bisita gidatu 18an, eta musika emanaldiak Francisco Escudero Kontserbatorioko gitarra elektriko eta baxu ikasleen eskutik, larunbatean, 11:00tan eta 12:00tan.

Aurten beste data batzuetara zabalduko dira Museoen Nazioarteko Egunari lotutako jarduera:

  • Musika eta kantu emanaldiak: Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen eskutik. Maiatzak 25, 11:00+12:00+13:00+19:00.
  • Dantza emanaldia: Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik, euskal dantza, dantza garaikide eta klasikoarekin. Ekainaren 15ean, 12:30etan.

Albiste osoa San Telmoren webgunean